Zer egin euskalduntasunarekin

Jon Sarasua irakasleak hitzaldi bat emango du Donostian, atera berri duen 'Hiztunpolisa' liburuan oinarrituta

Euskalgintza «ahulaldi» batean dagoela dio Sarasuak. JUANAN RUIZ/ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Mondragon Unibertsitatean irakasle da Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966). Euskaltasunaren norabidea. Nondik jo? hitzaldia emango du gaur, Egiako kultur etxean (Donostia).

Hiztunpolisa saiakera plazaratu zuen Sarasuak urrian. «Zer egin?». Galdera hori egiten dio Sarasuak bere buruari liburuan. Euskarak hartu duen norabideari hainbat aldetatik begiratu dio horretan. Euskalgintza «lausoaldi eta ahulaldi batean» dagoela uste du irakasleak. Hainbat alorretan orain arte eginikoari «astindu bat» eman behar zaiola.

Azken boladan «aro berria» esamoldea eskuin-ezker aipatzen dute, baina, Sarasuaren arabera, ez da ziurra aro berri horrek «blokeo mental batzuk aldatzeko adina arnasa» ekarriko duen.

Ezker eta eskuin abertzalearen arteko lehiatik harago, euskarazko gizarte erakundeen sareak «diskurtso beregain bat, doinu propio bat eta estrategia autonomo bat» landu beharko lituzkeela uste du. Halere, argi uzten du euskarak ez duela despolitizatzea baizik eta «berpolitizazio moduko bat, bestelako oinarri batzuetan». Sarasuak dioenez, hamabost urte berandu gabiltza «arlokako estrategiak bultzatu eta trinkotu, eta indar politikoen mahai gainean sinesgarritasunez jartzeko moduko planteamendu eta estrategietara iristeko orduan».

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Egiako kultur etxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.