Albistea entzun

Bertsoa historia, historia bertso

Xabier Amurizak eta Jon Maiak Euskal Herriko XX. mendearen berri emango dute, bertsolaritzaren bidez
Xabier Amurizak bildu ditu bertso historikoak.
Xabier Amurizak bildu ditu bertso historikoak. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa -

2011ko azaroak 17

Ardo batzuk bezala, badira denborarekin aura berezia irabazten duten bertsoak. Sinesten ez duenak harritzeko aukera izango du gaur, Bilbon, Xabier Amuriza eta Jon Maiaren Mende baten aldarriak, XX.ean jarriak ikuskizunarekin. Bertsolariek XX. mendean ahoan hartutako gai politikoak eta sozialak gogora ekartzen ditu lanak. Bertsolaritzaren historiaren atal bat erakusteaz gain, Euskal Herriaren eta munduaren historia kontatzen dute, bertsoen bidez.

Maiarena izan zen ideia, eta Amurizak bilatu zituen bertso historikoak. 1936ko gerra eta horren aurreko garaia kontatzen dute, Gernikaren bonbardaketa, eta mende horretan puri-purian izaniko gizarte gaiak. Guztien gainean Euskal Herriaren nortasunaren inguruko galdera dabil. Euskal Herri osoko bertsolarien bertsoak bildu dituzte: tartean dira Uztapide, Xalbador, Basarri, Etxahun Iruriko, Agirre eta Lopategi. Denera ehun bat bertso kantatzen dituzte emanaldian.

2009ko neguan, ikuskizunaren inguruko DVDa eta liburua argitaratu zituzten. Zuzenean kantatzen dituzten bertsoak grabatu zituzten, eta, gero, bakoitzak kontatzen duenarekin loturiko irudiak jarri zituzten diskoan. Horrela, emanaldia bera ere ikus-entzunezkoa bihurtu zen. «Kantaldi antzeztua» da, sortzaileen arabera, Euskal Herriaren XX. mendea 1990. urtera arte kontatzeko.

MENDE BATEN ALDARRIAK

Noiz. Gaur, 19:00etan, Euskaltzaindiaren aretoan, Plaza Barrian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna