Lehenengo habiara itzuli da

'Enaren Geometria' diskoko kantuak abestuko ditu Rafa Ruedak, Gasteizko Parral tabernan

Rafa Rueda Gasteizko Parral tabernan izango da, gaur. BERRIA.
2013ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Rafa Rueda (Mungia, Bizkaia, 1972) abeslariaren kontzertu intimoa izango da gaur Gasteizko Parral tabernan, eta 2011n kaleraturiko Enaren Geometria diskoa izango da ardatz nagusia. Aurreko lanekin alderatuz, artistaren musikak zer-nolako eraldaketa izan duen jakin ahal izango da gaurko emanaldiarekin.

Abestiei hasierako urteetako berotasuna itzuli die Ruedak. Bakarlari gisa hasi zeneko garaia gogorarazi nahi izan du; lehen geltokira itzuli da, alegia. Kea (2003), Sareduneskuak (2006), eta Zuhaitz okerretan gora (2008) diskoen kaleratu ondoren, Mungiako abeslariak Enaren Geometria diskoa sortu zuen. Lanaren izenburuari erreferentzia egin dio abeslariak, eta han-hemenka ibili izan da azken urteotan musikari gisa osatzen. Disko horrekin, ordea, lehen urteetan bakarlari gisa aritu zeneko ezaugarriak berreskuratu ditu abeslariak, eta behin abiapuntu izandako lekura itzuli da. Ez du itzulerako bidea inondik inora ahaztu.

Diskoak 11 kantu ditu, euskaraz esanahi berezia duen zenbakia. Izan ere, hamaika horren atzean, Ruedaren hainbat bizipen eta esperientzia daude. Jakinminez eta bidaiatzen ohituta dagoenaren jakinduriaz ondu ditu 11 kantu horiek. Hamaika bizipen, hamaika habia. Enarak egiten duten bezalaxe, Rueda ere udagoienean itzuli da.

RAFA RUEDA

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Gasteizko Parral tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.