Ikastaro gehiago aukeran

Kutxa Ekoguneak hiru ikastaro antolatu ditu, eta asteartean itxiko dute horietan izena emateko epea
Sendabelarrei buruzko ikastaroa apirilean hasiko da.
Sendabelarrei buruzko ikastaroa apirilean hasiko da. J. MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa -

2014ko urtarrilak 10
2014a hastearekin batera, hiru ikastarotan izena emateko epea ireki du Kutxa Ekoguneak: Ikasi zientzia gazteen modura, Baratzea nire balkoian eta Sendabelarrak. Hiru ikastaro horietako batean parte hartu nahi duenak urtarrilaren 14a baino lehen izena eman beharko du www.ekogunea.net webgunean.

Baratzea nire balkoian ikastaroan azalduko dute zeintzuk diren balkoi bat baratze bihurtzeko eman beharreko pausoak. Ikastaroa Kutxa Ekogunean bertan egingo dute, Donostian. Euskaraz izango da, eta Anjel Azpillaga arituko da irakasle lanetan. 25 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.

Sendabelarrei buruzko ikastaroa ere euskaraz izango da, apiril amaieran hasita. Nerea Linazisorok inguruko sendabelarrak ezagutaraziko ditu, eta haiekin egin daitezkeen ukenduak, olioak eta alkoholak egiten lagunduko du. Hirugarren ikastaroa, berriz, 30 urtetik gorakoentzat da. Egungo tresnak erabiliz, zientziaz gehixeago ikastea da helburua. Gazteleraz izango da ikastaro hori.

IKASTAROAK

Noiz. Izen ematea, urtarrilaren 7tik 14ra bitartean.

Non. Kutxa Ekogunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna