'Gabrielen lekua' Gasteizen da

Arestiren inguruko musika, antzerki, hitz eta irudi ikuskizuna Artium museoan taularatuko dute gaur

Eguerdian eta arratsaldean taularatuko dute lana gaur. GORKA RUBIO/ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Joan zen urriaren 14an bete ziren 80 urte Gabriel Aresti jaio zela. Poetak Euskal Herriko kulturan izaniko eraginaz hausnartzeko Gabrielen lekua ikuskizuna sortu zuten, antzerkia, musika, poesia eta irudia erabiliz. Gaur Gasteizen taularatuko dute.

Gabriel Aresti kultur elkarteak Oier Guillan idazleari, Andoni Egaña bertsolariari, Rafa Rueda musikariari eta Alain Urrutia artistari eskatu zien ikuskizuna sortzeko. Oholtzan izango dira gaur Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreak, Andoni Egaña bertsolaria, Rafa Rueda, Naia Membrillera eta Iban Urizar musikariak. Poetaren hainbat olerkiri musika jarri dio Ruedak. Aresti poeta sozialaren alde politikoagoa baztertu eta haren aurpegi lirikoena aukeratu du musikariak. Oier Guillanek errezitatuko ditu Arestiren lanak, eta Alain Urrutiaren irudiak egongo dira ikusgai.

Bi pertsonaiaren arteko talkaren inguruan antolatu dute ikuskizunaren tentsioa. Eme liburuzaina da horietako bat, eta poeta izan nahi duen Lur gaztea da bestea. Bien arteko elkarrizketek erakusten dute belaunaldien arteko aldea eta Euskal Herriko historia. Horrez gain, sormenaren zentzuaz hausnartuko dute.

Bira egiten ari dira ikuskizunarekin, eta hura amaitutakoan, disko-liburu batean argitaratuko dute.

IKUSKIZUNA

Noiz. Gaur, 13:30ean eta 19:30ean.

Non. Artiumen, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.