Kirikoketa, sagarraren besta

Arizkunen sagarrak zanpatzen ibiliko dira gaur, antzinako lan erritmiko horri omenaldia egiteko

Kirikoketa jaia, Arizkungo Gamioxar baserrian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Gamioxarreko dolaretxea martxan da gaur, orain 300 urte bezalaxe. Arizkunen (Nafarroa), XII. Kirikoketa Besta ospatuko dute, eta orain dela mende bat sagardoa nola sortzen zen ikusi ahal izango da. Ederra eta magikoa da halakorik bizitzea. Sagarra zanpatzea lan gogorra zen, baina oso erritmikoa. Lanorduak igaro ahala, indarrak ahituta gelditzen ziren peoiak, baina bazekiten nola arindu lana: makilekin jo eta jo erritmo eta doinuak sortzen zituzten eta horien gainean kantatzen zuten. Laster, laneko tresnak soinu tresna bilakatzen ziren festan.

XVII. mendekoa da Gamioxarreko dolarea. Nafarroa osoan funtzionatzen duen bakarra da, eta Jo ala Jo elkarteak leheneratu zuen, duela pare bat urte.

Kirikoketa bestaren ohitura gal ez dadin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Arizkunen. Goizean goizetik Gamioxarreko dolaretxean sagardoa egiteko lanari ekingo diote: sagarra jotzea, estutzea eta upeleratzea. Zukua probatzeko aukera ere egonen da, eta euskal perkusioaren bertze aldaera bat bere testuinguruan ikusi eta entzuteko aukera izanen dute: kirikoketa. Fanfarre bat, herri dantzak eta musika ere izango dira Arizkunen sagarra protagonista izango den egunean. Gauean, Ovejas Negras eta Ufestuek taldeen kontzertuak izango dira herriko pilotalekuan.

KIRIKOKETA BESTA

Noiz. Gaur, 11:00etatik aurrera.

Non. Arizkunen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.