Durangoko 46. Euskal Disko eta Liburu Azoka. Hitzen ahairez

Independentzia kulturala

Gotzon Barandiaran Arteaga.
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Institutu sasoitik, abenduaren 6an Azokara hurreratzeko arrazoietako bat, espainolek inposatutako konstituzioaren aurkako manifetan parte hartzea zen. Eguerdia aldera Durangora iritsi, gaur eskulangileen eremua denean ostera eginda amak eta aitak esleitutako diru apurretatik erdiak liburu zein diskoetan inbertitu eta manifan hiru-lau deiadar egin ostean, Goienkalera ardo merke eta laztan garestien bila joan. Aberri Egunarekin batera, independenteak izan gura dugula aldarrikatzeko eguntzat izan dugu beti abenduaren 6a gurean. Hogei urtean aztura bilakatu zaizkigun egun errepikatuotan herri gisa espainol, frantses eta estatubatuarrengandik libro izateak geurea ez beste inorena litzatekeen estatuaz aritu izan gara. Orain ohartu gara euskal disko eta liburuak, kultura, biltzeko estakuru izan dituen Azokari buruzko kontrako kritika, azpijoko, barra ertzeko larrutzeei ez diegula independentzia kulturalaren eztabaidagaia gehitu. Kulturalki independenteak izateko nahitaezkoa ote dugu estatua? Sortzean, jasotzean, zenbateraino gara estatu arrotzen kulturaren meneko? Idazleoi, musikarioi, aktoreoi, sortzean izaten ditugun eraginez galdetzean gehienok idazle, musikari, aktore, sortzaile ez euskaldunak nabarmentzen ditugu. Estatuaren jabe garenean, aldatuko ote dira gure erantzunak? Orduan? Azokaren abarora Irudienea edota Szenatokia artaldetu zaizkigularik, geuretik bizitzeko lain izan dezakegula sinesteko bezain ameslari, kokolo, ezjakin ari gara. Datorren urtean independentzia kulturala eskatzeko proposatuko diogu Independentistak sareari. Gero eta indar gehiago biltzen ari den hautes aukera mugimendu olatu sare independentistak badaki euskal kultura dela, kirola nahiz sukaldaritza baizen askoz gehiago, euskaraz burututa euskaldun munduko ostantzekoengandik ezberdin eta pareko egiten gaituena, administratiboki zatikatu ezinezkoa dena..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.