Donostia 'Herritmo' bizian

Oreka TX-k, Kukaik eta Kalakanek herri kirol, musika eta dantza ikuskizuna taularatuko dute

Herri kirolen plastikotasuna arte bihurtuko dute gaur 'Herritmo'-ko dantzariek eta musikariek, Kursaalean. BERRIA.
Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Herri kirolak artearen esparrura eramateko eta, haien indar estetikoa baliatuta, ikuskizun artistiko bihurtzeko asmoz elkartu dira Oreka TX txalapartari bikotea, Kalakan musika taldea eta Kukai dantza konpainia. Emaitzak Herritmo du izena, eta Bilbon estreinatu zuten duela bi aste. Gaur Donostian taularatuko dute. Hostoak ikuskizunean elkarrekin lanean aritu ziren sortzaileok, eta, orain, berriz elkartu dira ikuskizun hau taularatzeko.

Erritmoan datza ikuskizunaren oinarria, eta erritmo horrek txalapartaren takun-tan-takun ereduari jarraitzen dio, hori baita Euskal Herriaren berezko dinamika, Oreka TXko musikarien arabera. Herri musika, kirol eta dantza erabili arren, Herritmo ez da folklore ikuskizuna, sortzaileen arabera. Izan ere, ikuskizun horretan parte hartzen dute Dantzaz konpainiako Anne Anzak eta Anakrusa konpainiako Noemi Viana dantzari garaikideek.

Lanak «ikuspegi unibertsala» izan dezan, Fura dels Baus konpainiaren sortzaile Hansel Cereza koreografo eta performerra aritu da zuzendari artistiko gisa. Txalaparta jotzea ere kirol erronka gisa ulertu du artista katalanak. Ez dute musikarik birziklatu ikuskizunerako; dena propio sortu dute Herritmo-rako, baita koreografiak ere, Kukaiko Jon Maiaren bitartez.

'HERRITMO'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Kursaalean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.