Elkarlanean ingurunea zainduz

Konpostatze gunea ireki ondoren 'Herria garbi' eguna egingo dute gaur Usurbilen, auzolanean ibaiertza garbitzeko
Irudian, Usurbilen eraiki duten konpostatze komunitariorako lehendabiziko gunea.
Irudian, Usurbilen eraiki duten konpostatze komunitariorako lehendabiziko gunea. BERRIA

Ainhoa Arano -

2011ko abenduak 6
Ingurumena zaindu eta elkarlanean birziklatzearen aldeko apostu sendoa egin du Usurbilgo herriak (Gipuzkoa). Konpostatze komunitarioaren esperientziari ekin diote berriki, eta, gaur, ekimen berri bat hasi nahi dute, «Herria Garbi» eguna. Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbil Zero Zabor taldeak auzolanean herria garbitzeko eguna antolatu dute, b,elar txarrak errotik atera lelopean. Gazte nahiz heldu guztiei egin diete ekimenean parte hartzeko deia., Goizean goiz frontoitik oinez Zumartegi industrialdera joatea eta ibai ertzean dagoen zabor guztia biltzea da asmoa, gero birziklatzeko. Udaletxeak eman du ekimen horretarako materiala., Organikoa ongarri bihurtuz, Konpostatze komunitarioa egitea ez da kontu berria. Nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat lekutan egiten da. Herritarrek hondakin organikoa ongarri bihurtzeko aukera ematen du.Usurbilen azaroaren 26an ireki zuten konpostatze komunitarioa egiteko lehendaziko gunea, eta egitasmoan parte hartzen duten herritarrek ontzat jo dute. Gunea bizilagun talde batek erabiltzen du, eta eurak arduratzen dira banaketaz eta antolaketaz ere. Esperientzia honetan parte hartu nahi duen edozein bizilagunek eman dezake izena.

'HERRIA GARBI' EGUNA

Noiz. Gaur, 08:00etan.

Non. Usurbilen, frontoian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna