Liverpoolgo rock psikodelikoa

Erresuma Batutik etorritako Mugstar talde instrumentalaren kontzertua izango da gaur Azkoitian

Mugstar talde ingeleseko kideak, Galesko Green Man Festival -en emandako kontzertuan. BERRIA.
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Rock psikodeliko eta esperimentala da Mugstar taldearen estiloa. Liverpooldik (Ingalaterra) etorri dira, eta, gaur, 22:30etik aurrera, Azkoitian egingo dute kontzertua, Matadeixen, Europako itzuliaren barruan.

Rock gogor eta ilunetik abiatzen dira euren kontzertuak, baina euren abesti bildumak denetarik jasotzen du, baita erritmo lasaiagoak ere. Batzutan, gitarrendoinuek, in crescendo etengabean, entzulea apokalipsira eramaten dute; baina tartean, isiltasuna nagusitzen da, eta danbor hotsa ahapeka, Pete Smyth abeslariaren ahotsa entzuleen buruetan barneratzen da.

Britainiako indie talde honek 2003an atera zuen bere lehen diskoa; Spotlight over Memphis. Baina 2006an lortu zuten benetako arrakasta, Mugstar izeneko albumarekin. Aurreko urtean, Important Records etxearekin kontratua sinatu zuten, eta bi disko kaleratu zituzten: ...Sun, Broken... eta Lime. Azkeneko horrek lau abesti ditu bakarrik, baina kritika oso onak jaso ditu. Gainera, hainbat jaialdi garrantzitsutan izan dira, hala nola Erresuma Batuan egiten diren ATP (All Tomorrow's Parties)eta Supersonic jaialdietan.

Azkenaldian, film bat egiteko proiektuan barneratu da taldea, eta beste zinta bat prestatzen ari dira, soinu banda izango dena.

MUGSTAR

Non. Azkoitian, Matadeixen.

Noiz. Gaur, 22:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.