Giza genetikarekin sorginduta

Sydney Brenner biologo eta Medikuntzako Nobel saridunak hitzaldia emango du Donostian, Kutxa aretoan

Sydney Brenner biologo eta Nobel sariduna, hitzaldi batean. BERRIA.
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
XX. mendeko biologo garrantzitsuenetarikoa da Sydney Brenner (Germiston, Hegoafrika, 1927). Bere ekarpenek duten balioagatik, biologia molekularraren sortzaileetako bat dela esan daiteke. Gene kodearen deskodetzea eta RNA mezularia frogatzea dira Brennerren lorpenetako batzuk. Gaur arratsaldean Donostiako Kutxa aretoan izango da hitzaldi bat ematen: Giza Biologia berria: Genomainterpretatuz.

Biologiak gaztetatik liluratu zuen Brenner, eta laster ekin zion bere kabuz esperimentatzeari. Izan ere, aitortu izan du gaztetan ez zuela erantzun egokirik lortzen jendeari zerbaitek nola funtzionatzen zuen galdetuta. Beraz, bide onena esperimentatzea zen. Lizentziatu ondoren, 1952an, Oxfordera joan zen, eta han izan zituen biologia molekularrarekin lehenengo hartu-emanak. Bere bizitzako momenturik aipagarriena, ordea, urtebetera etorri zen: Watson eta Crick zientzialariak eta euren helize bikoitzaren eredu iraultzailea ezagutzeko aukera izan zuen. Lanak fruituak izan ditu, eta Brennerrek, hirurogei urte ikerkuntzari eskaini ostean, fruiturik preziatuenetako bat eskuratu zuen 2002an: Medikuntzako Nobel saria. Orduan, esan zuen ezagutzaren bilaketa abentura hutsa dela eta ez dela amaituko gizakia gizaki den bitartean. Ez da amaituko behintzat abenturazale hori bizi den heinean.

HITZALDIA: SYDNEY BRENNER

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Donostian, Kutxaaretoan (Andia kalean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.