Bidaiatzea bizitzea da

'Munduaren bira, doan!' Euskal Herrian eginiko animaziozko filma ikusgai izango da gaur, Ermuko Antzokian

Munduaren bira, doan! filma ikusgai izango da gaur, Ermuko Antzokian. BERRIA.
2013ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Egungo mundu globalizatu batean, posible al da Txinaraino doainik bidaiatzea? Banano izeneko mutikoak, hori beteko duela ziurtatzen die Laveja eta Kebab lagunei, eta abenturaz beteriko bidaia egiten du Munduaren bira, doan! pelikulan.

Oinarrian Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunean filma dago. Hau da, lagun talde baten abenturak kontatzen dira, bidaiatzen ari diren bitartean. Munduaren bira, doan! pelikulan Banano, Laveja eta Kebab dira protagonistak. Bananok Londresera doainik bidai bat lortu ondoren, apustu bat egiten du beste bi lagunekin: baietz Txinaraino bidaiatu ezer ordaindu gabe. Bi lagunek, aldiz, ezinezkotzat jotzen dute Bananok esandakoa eta apustua nork irabaziko duen jakite intentzioarekin abiatzen dira Txinara.

Istorioaren funtsa, zentzu batean, hori da. Izan ere, ez ordaintze horrek arazoak ekarriko dizkiete —batzuetan ezagunak diren pertsonaiekin—.

Filmaren egileak Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta animatzaileak dira, Kaki Arkarazoren musikarekin batera. Bi zuzendariak umoreaz baliatuko dira, gaur egungo gizarte globalizatua hankaz gora jartzeko. Aurkezten dituzten animazioak sinpleak dira, erabiltzen diren efektuak bezala.

'MUNDUAREN BIRA,DOAN!' FILMA

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. Ermuko Antzokian (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.