Norbere itzalarekin hizketan

Kabia konpainiak Jokin Oregiren 'Itzala' antzezlana taularatuko du gaur, Donostian

Protagonista, heriotzarekin, Florentino Badiolak eta Joseba Uribarrik antzezturiko lanean. GUMI 2013.
Erredakzioa
2014ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Pertsonaia bakarrak hitz egiten du, baina ez da bakarrizketa. Izan ere, Nor protagonista bere itzalarekin mintzo da, eta itzalak Heriotza du izena. Jokin Oregiren testua du Itzala antzezlanak, eta Kabia konpainiak taularatu du, Borja Ruizek zuzenduta. Florentino Badiolak eta Joseba Uribarrik antzeztuko dute, bihar, Arrigorriagan.

Minimalista da antzezpena: bi aktore eta biolin baten soinua. «Nor deitzen diogu, baina, izatez, Nor ez da inor», diote sortzaileek. Gutako edonor izan daitekeela, alegia. Ezustean, bisita berezi bat hartuko du: haren itzala da, haren heriotza.

Horrela kontatuta, oso dramatikoa ematen du, baina istorioa komedia bihurtzen saiatzen dira antzezleak. «Bizitza tragedia eta komedia da, eta, heriotzak bizitza baldintzatzen duen heinean, hark ere, alde tragikoa ez ezik, komikoa ere badu», azaldu izan du Oregik. «Heriotzak berebiziko garrantzia du norberarengan, ume-umetatik, gainera, eta horrek gure jokatzeko modua baldintzatzen du». Joseba Sarrionandiaren Itzalarekin solasa eta Bernardo Atxagaren Bagdadeko morroia ipuinak gogoan izan zituen Oregik testua idazten hasi zenean, baina horietatik oso urrun amaitu duela dio.

ANTZERKIA

Noiz. Bihar, 20:00etan.

Non. Lonbo aretoan,Arrigorriagan (Bizkaia).Sarrera: 9 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.