Geroko Euskal Herria zonbi

Umorea gizarte kritika egiteko erabiliko dute 'Herio heroi' antzezlanean, gaur Arrasaten

Oier Guillan antzerkigile eta aktorea, Herio heroi lanean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Etorkizuneko Euskal Herria: hildakoak ez dira usteltzen, eta bizidunek haiekin batera bizi beharko dute. Horra Oier Guillan antzerkigileak Herio heroi lanean planteatzen duen egoera. Absurdotik abiatuta, gizarte kritika zorrotza egiten du Guillanek, betiere umorearen bidez. Gaur taularatuko dute lana Arrasaten (Gipuzkoa).

Antzerkirako gidoiak bultzatzeko sorturiko Bilbo Kafetegia saria irabazi zuen Guillanek 2009. urtean, Herio heroi lanarekin.

Metrokoadroka Sormen Laborategiak hartu zuen testua antzerki bihurtzeko ardura. Oholtzaren gainean, mundu paranoiko bat sortzen dute denen artean. Egoera eroen bidez, ikuslea harritu egiten da une oro, ezer ez baita hasieran zirudiena. Lau aktoreek etengabe erabiltzen dituzte hitz jokoak, umorez beteriko elkarrizketetan.

Pertsonaietako batek, gainera, gitarra jotzen du antzezlanean, eta elkarrizketei zein oholtza gaineko mugimenduei kontrapuntua ematen die.

Guillan 1975. urtean jaio zen, Donostian. Batez ere poesia argitaratu du; azkena Elkartasun Basatia bilduma, Susarekin. Baina antzerkigintzari hiru lan eman dizkio: Munduko jakintsurik tontoena (2009), Arra. Arraroa (2010) eta Herio heroi.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. Kulturaten (Arrasate, Gipuzkoa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.