Xabi eta Petti, bikote musikala

Blues eta rock emanaldi akustiko biziarekin kaixo esango diote urte berriari, Donostian

Petti eta Xabi, Xabi ta Petti diskoa aurkeztu zutenean, abenduaren batean Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Jolasean grabaturiko disko jaioberria besapean, kontzertu jostagarri batekin esango dio agur urteari Pettik eta Xabik osaturiko izatezko bikoteak Donostian.

Urtea kontzertu ugari elkarrekin ematen pasa dute biek, formula erraz bati jarraiki: formatu akustikoan, baina bizitasun eta indar handiz, gustuko dituzten kantariek abestiak jorratu dituzte.

Rhythm & bluesaren eta rockaren klasiko ezagun eta beste harribitxi ezezagun ekartzen dituzte gogora; besteak beste, Ray Charlesen I Got a Woman, eta Andre Williams alproja dibertigarriaren piezak. Bikotea osatzeko helburua argi izan dute hasieratik: elkarrekin ondo pasatzea, eta asmo hori entzuleei helaraztea lortu nahi dute zuzenekoetan ere.

Buenavista (Donostia) auzoan zegoen entsegu gunean sorturiko mugimenduko buruetako bat izan zen Xabi, SeƱor No taldeko abeslari eta gitarra jotzailea. La Perrera taldean aritu zen horren aurretik. Pettik, ordea, blus, folk eta rock bakarlaritzat aurkeztu du bere burua. Halere, beti saiatu da beste musikari batzuekin lan egiten, besteak beste, Barrence Whitfield, Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Terry Lee Halerekin. Bi musikari, taberna batean, urte berri dibertigarri bat kantuz eskatzen.

PETTI ETA XABI NO

Noiz. Gaur, 01:00.

Non. Le Bukowski MusikaKlubean, Egian (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.