Noiz sortua: 2018-04-26 00:30:00

Muñozek LABi erantzun dio aliantza politikoa «ezinezkoa» dela lan esparruan elkar ulertu gabe

Aditzera eman du sindikatu abertzaleak gaitasun txikia duela grebak egiteko. ELAk Bilbon eta Iruñean egingo ditu martxa handiak Maiatzaren Lehenean

Xabier Martin -

2018ko apirilak 26

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek lan esparruko desadostasunei egotzi die LABekin aliantza estrategikoa egiteko saioaren porrota. ELAko gidariak atzo aditzera eman zuen desadostasun horiek LABek mobilizatzeko lukeen gaitasun txikiarekin loturik daudela. Erresistentzia kutxaren «desberdintasuna» azpimarratu zuen, eta erantsi zuen eztabaida hori ezin dela atzeratu «prekaritatearen aurkako borrokan lehiatu nahi duenarentzat». Esplikatu zuen LAB ez dela hainbat greba deialditan egon, eta Gipuzkoa zein Bizkaiko zahar etxeetako lan gatazkak aipatu zituen, baita hezkuntza alorrekoak ere. «Behar dugun aliantza ez da desmobilizatzeko, mobilizatzeko baizik». Hori ezarrita, argi azaldu zuen aurretik: lan esparruan elkar ulertu gabe, ELAk eta LABek ez dute aliantza politikorik egingo, Muñozek berak aliantza hori «gustuko» lukeen arren.

Aurreko astean, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk egunkari honetan esplikatu zuen erresistentzia kutxa eta lan esparruko beste hainbat ataletan sindikatu biek dituzten desberdintasunak «aitzakia» direla, «ELAk aliantza estrategikoan ez sakontzeko hartu duen erabakiari jantzia emateko». Adolfo Muñozek, ordea, «ezinezkotzat» jo zuen politika esparruko aliantza bat egitea lan esparruko estrategia adostu gabe. Horiek dira, funtsean, sindikatu bien ikuspuntuak, eta elkarrengandik aldentzen ari dira, ondorioz.

Maiatzaren Lehena

«Gerra pobreziari. Hemen ez da inor soberan» leloarekin ariko da ELA aurtengo Maiatzaren Lehenean. Aldarrikapen egun horri buruzko agerraldian aritu zen Muñoz, izan ere, LABekiko harremanari buruz, besteak beste. Langileen arteko «banaketa» hartu zuen ahotan, kontratu finkoa eta aldi baterakoa dutenen artekoa, bertakoen eta kanpokoen artekoa, laguntza sozialak jasotzen dituztenen eta ez dituztenen artekoa. Salatu zuen gobernuak «pobreen arteko gerra bat» eragiten ari direla, eta azaldu zuen mobilizazio soziala dela gauzak aldatzeko modu bakarra. Maiatzaren Lehenean, manifestazio handi batzuk egingo dituzte helburu horrekin, Iruñean eta Bilbon.

ELAk uste du EAJ, PSOE eta PP soldaten gaitasuna txikitzearen aldekoak direla, eta Eusko Jaurlaritzak sindikatuen aurkako muturreko jarrera duela. Muñozek esan zuen Lakuan badela patronalarentzat lanean ari denik, eta Arantxa Tapia sailburua aipatu zuen «Adegiren oso gertuko» gisa.

Hala eta guztiz ere, ELAk harreman «normala» eduki nahi du EAJrekin eta Jaurlaritzarekin, baina horretarako Sabin Etxeko alderdiak eta gobernuak «joko arauak» errespetatu beharko lituzke, ELAko gidariak esan zuenez. Adolfo Muñozek gehiengo sindikalarekin negoziatu beharrari erreparatu zion, eta ez gutxiengoarekin, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak azken urteotan islatu duen bezala.

Elkarrizketa Soziala

Mahai hori hautsi egin da, CCOOk eta UGTk osatzen duten gutxiengo sindikalak hanka egin baitute. Jaurlaritzak Confebaskekin egin berri duen elkarlanerako itunak eragin du hori. «Aspaldian hil zuen neoliberalismoak elkarrizketa soziala», esan zuen ELAko idazkari nagusiak, CCOO eta UGTren erabakiaz galdetu ziotenean. Esan zuen bi sindikatu horiek ohartu direla Jaurlaritzak patronalarekin duen harremana lehenesten duela; «besteok orain urte askotik dakigu».

Atzo, Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak esan zuen sindikatua ez dela itzuliko mahaira, ez behintzat Jaurlaritzak Confebaskekin sinatutakoan atzera egin ezean. Jaurlaritzak erabaki hori berraztertzeko eskatu die CCOOri eta UGTri.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Brasiliako dendetako langileak, COVID-19 proba egiteko ilaran. ©Joedson Alves / EFE

5,6 milioi gaixotu dira munduan, eta 350.000 baino gehiago hil

Berria

Munduan 5.594.175 kasu positibo baieztatu dituzte, eta 350.531 lagun hil dira COVID-19aren eraginez. Oraindik ez dira sendatu kutsatutakoen erdiak ere. Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera, 2.288.579 dira sendagiria jaso dutenak.

Hildakoak oroituko dituzte Hegoaldeko erakundeek

Hildakoak oroituko dituzte Hegoaldeko erakundeek

Arantxa Iraola

Bat egin dute Espainiako Gobernuak gaur dolua erakusteko ezarri duen hamar eguneko epealdiarekin, eta eguerdian minutu bateko isiluneak egingo dituzte

<b>Laborategia.</b> Lan eskerga egiten ari dira zientzialariak birusa menderatzeko. ©S. MOREIRA / EFE

Bio zigiluaren balio erantsia

Xabier Martin

Maskaren ekoizpenean erreferentzia bihurtu da Euskal Herria, baina laborategian ere ari dira birusaren aurka biozientziaren esparruan jarduten duten euskal enpresak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna