BOTO PARTIKULARRAK

2015eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Lau boto partikular idatzi dituzte Goreneko lau epailek, eta seik babestu dituzte horiek guztiak.

1. Europan galdetu. Aurretiazko galdera proposatu du Candido Conde-Pumpidok. Espainiako 7/2014 Lege Organikoak Europako 675/2008 zuzentaraua gauzatzeko modua izan behar zuela azaldu du, baina, zentzua aldatu zaionez, Espainiako Legeak Europako agindua behar bezala jaso duen galdetzeko premia dagoela.

2. 'Parot' bezala. Joaquin Gimenezen ustez, ez da modu arruntean jokatu espetxeak batzeko aginduari dagokionez. Uste du ETAkoak ez kaleratzeko neurri bat dela eta Estrasburgok atzera botako duela.

3. Atzerako eragina. Miguel Colmenerok ohartarazi du zigorrak ezartzeko moduak aldatzen ari direla eta hori atzerako eraginez egiten ari dela, presoen kalterako izan arren. Hori zuzenbidearen oinarrien kontrakoa dela azaldu du.

4. Legea zalantzan. Espainiak legea erabili duen moduak larritu du Luciano Varela. Gezurrak eta asmatutako interpretazioak dituela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.