SALAKETA

2014ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Egin gabeko hiru lan daudela jakinarazi du Gipuzkoako Diputazioak, eta horiengatik 3,4 milioi ordaindu zituela Bidegik. Hauek dira hiru lan horiek:

1Basagoitiko biltegiko lurrak. Aldundiak azaldu duenez, obraren likidazioa egitean jaso zuten biltegian 2,2 milioi metro kubiko lur zegoela, eta horren araberako prezioa ordaindu zuten. Orain aztertu dute zenbat dagoen, eta erdia dagoela dio aldundiak, eta behar baino 532.000 euro gehiago pagatu zituztela.

2Basagoitiko biltegiaren ordezkoa. Autobideko lanak hasi zituztenean, Basagoitiko biltegia prestatu gabe zegoelakoan, beste biltegi batera eraman zituzten lurrak, eta horren gastua ere sartu zuten likidazioan. Aldundiaren arabera, faltsua da hori: obrak hasterako Basagoitiko biltegia prest zegoen. Beste biltegi batzuetara eramateko gastuagatik, 900.000 euro gehiago ordaindu zituzten Bidegiren dirutik.

3Hondeaketak. Obrako lur ateratzeen harira, kopuru batzuk gehitu zituzten 2011n, aldundiak dioenez. Azterketa egin dute orain, hori egiaztatzeko, eta ondorioa izan da ezetz, esandakoaren erdia atera zutela —obrako agiriek ere hori diote—. Behar baino bi milioi euro gehiago pagatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.