Eulenek Euskalduna jauregian dituen langileek lan hitzarmena lortu dute

Greba mugagabea utzi dute beharginek akordioa egin eta gero. %45 arteko soldata igoerak adostu dituzte, eta lanaldia 80 ordu murriztea
Euleneko langileak, greba mugagabera deitu zuten egunean.
Euleneko langileak, greba mugagabera deitu zuten egunean. ELA

Xabier Martin -

2018ko urtarrilak 12
Langile borrokaren Bilboko ikono batean, beharginen lan baldintzak «modu nabarmenean» hobetuko dituen akordio bat erdietsi dute. Euskalduna jauregiko langileek %20 eta %45 arteko soldata igoerak izango dituztela jakinarazi zuen ELAk, atzo. Zuzeneko langileez gain, Eulen enpresako beharginek egiten dituzte Bilboko Euskaldunako hainbat zerbitzuren lanak, eta bi aste iraun duen grebaren ondotik iritsi da ituna.

45 langilek egin dute lanuztea, harik eta zuzendaritzarekin ituna lortu duten arte. «Baldintzak duinduko dituen akordioa» lortu dutela dio ELAk, eta paperak jaso duena «oso positiboa» dela. Zuzenean kontratatutako beharginen lan bera egin arren, euren baldintzak «askoz ere kaxkarragoak» zirela azaldu zuen sindikatuak; «horregatik ez zuten grebara deitzea beste aukerarik izan».

Mobilizazio horren ondotik iritsi da akordioa zuzendaritzarekin. Lau urte iraungo du (2018-2021), eta lan erreformaren aurkako hainbat klausula izango ditu: inaplikazioa eta ultraaktibitate mugagabea, esaterako. Soldatei dagokienez, kategoria baxuenak igoko dira, eta gainontzeko kategorietan «igoera handiak lortu dira». %20 eta %45 arteko soldata igoerak jaso ditu akordioak, kategoriaren arabera.

Antzinatasuna ere bai

80 orduko lanaldiaren murrizketa ere jasotzen du itunerako oinarriak, baita bost asteburutik bitan jai egitea ere; lehen, ez zuten bakar batean ere jai izaten. Horrez gain, behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtzea adostu dute (langileen %65). Aldizkako langile finkoen orduaren prezioak %27 eta %38,25 arteko igoera izango du, kategoriaren arabera.

Antzinatasuna onartu dute, gainera. Langile gehienek hamabost urte daramatzate Euskalduna jauregian beharrean, betiere Eulenek kontratatuak, eta hirurtekoa %0,50 igoko du soldata. Azkenik, peoi kategoria ordezkatuko du peoi espezialistarenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna