Umetoki lepoko minbizia atzemateko baheketak ezarriko ditu Osakidetzak

Lehen azterketak Debabarrenean hasiko dituzte. 2023. urterako osasun sisteman orokortuta egongo dira, 25-65 urte arteko andre guztientzat

Baheketa sistemaren aurkezpena, atzo. BERRIA.
arantxa iraola
2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ekainaren 28an hasiko dira lehen azterketak egiten, Debabarrenean. Izan ere, Gipuzkoako eskualde horretan programa pilotu bat egingo dute, eta horren bidez jarriko da martxan umetoki lepoko minbizia atzemateko Osakidetzak ezarri asmo duen baheketa sistema, eta, ondoren, orokortuz joango da. Urtea amaitzerako Arabara ere hedatu nahi dute. Datorren urtean, berriz, osasun sistema osora. Adin tarteka, urtez urte gero eta emakume gehiagori egingo zaie azterketetan parte hartzeko deia: lehen urtean, 25-29 urte bitarteko andreei egingo zaie dei; bigarren urtean, 30-34 urte artekoei; hirugarren urtean, 35-44 urte artekoei; laugarrenean, 45-54 adin tartean daudenei; azkenik, azken urtean, 65 urte bitarteko emakumezkoei. Era horretan, 2023. urterako programa erabat ezarrita egongo da.

Debako osasun zentroan egin zuten programaren aurkezpena. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Osasun sailburu Jon Darponek parte hartu zuten ekitaldian, osasun sistemako beste hainbat arduradunekin batera. Era horretako programa bat eskaintzen duen beste «autonomia erkidegorik» ez dagoela esan zuten, eta txalogarria dela erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.