Irango protesten atzean egotea egotzi die Turkiak Trumpi eta Netanyahuri

Hassan Rohanik adierazi du manifestazioak datozen egunetan amaitzea espero dutela. Milaka lagunek babesa adierazi diote gobernuari
Irango Gobernuaren aldeko manifestazioa, atzo, Qomen.
Irango Gobernuaren aldeko manifestazioa, atzo, Qomen. MORTEZA JABERIAN / EFE

Iosu Alberdi -

2018ko urtarrilak 4
Turkiako Atzerri ministro Mevlut Çavusogluk adierazi du AEBak eta Israel Irango manifestazioen atzean daudela: «Bi pertsonak bakarrik babesten dituzte Irango protestak: AEBetako presidente Donald Trumpek eta Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk». Çavusogluk adierazi zuen protestak ahalik eta azkarren amaitzea nahi duela Turkiak.

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek ere Irango gizartean «bakea eta egonkortasuna» bermatu beharra adierazi zion Irango presidente Hassan Rohaniri, telefonoz. Erdoganek protesta baketsurako eskubidearen alde egin zuen, betiere «legearen barruan» egiten bada. Rohanik, berriz, esan zion manifestazioak datozen egunetan amaitzea espero dutela.

Ankararen eta Teheranen arteko harremanak hobera egin du azken hilabeteetan, Errusiarekin batera Siriarako bake akordioetarako negoziazioen ostean.

Protestei aurre egiteko, milaka manifestari kalera atera ziren atzo, gobernuaren defentsan. Manifestari horiek protesten amaiera eskatu dute, eta AEBen eta Israelen esku hartzea kritikatu. PDKI alderdi kurduak, berriz, nazioarteari eskatu dio «herritarren demokraziaren aldeko borroka» babesteko. Orain arteko manifestazioetan hogei lagun baino gehiago hil dira, eta mila baino gehiago atxilotu ditu Poliziak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna