BIRA

1993ko uda

Miren Amuriza

2017ko urriak 13
1993ko udan koilaratxoak sartzen genizkien petit suisse-ei eta izozkailuan gordetzen genituen gero; gogortzen ziren bitartean, John Brown kantatzen genuen plastikozko irrati-kasette baten mikrofonoari oratuta. Izango ziren gertakari garrantzitsuak 1993ko udan, ordea, guri petit suisse-ek baino ardura ez.

Testuinguru horretantxe girotua da Carla Simon zinegile bartzelonarraren lehen filma, Estiu 1993, aspaldion ikusi dudan hunkigarrienetakoa. Frida izeneko sei urteko neskatxo baten istorioa kontatzen du, zuzendariaren beraren bizipenetan oinarritua: ihesaren ondorioz ama galdu berritan, izeko-osabekin eta lehengusina txikiarekin bizitzera joango da Gironako mendialdera eta ingurune arrotz horietara ez eze, artean ezezagun zaizkion emozioetara egokitu beharko du dolua igarotzeko. Gidoia sentsibilitate handiz eginikoa da, sinesgarria oso, ikusleari mundua protagonistaren begitxoetatik ikusarazten diolako eta prozesuan zehar, gogorra izanik ere, umeek ume izateari uzten ez diotelako. Ikusgarria da aktore printzipalek (6 eta 3 urteko neskatila bik) kamera aurrean ageri duten adierazkortasuna eta naturaltasuna; Simonek berak eta gurasoen papera jokatzen duten aktore helduek, orduak eman ei zituzten filmatzen hasi aurretik umeekin jolasean, otorduak eta ibilaldiak egiten... Ā«Intimitatea eraikitzenĀ» zuzendariaren hitzetan. Saltzen ote dute inon kotoizko adreilurik?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna