Miren Amuriza.
BIRA

Zutabea

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Aizu, eta zelan daroazue eguneroko zutabearena? Bueno... Batzuetan erraz, besteetan gehixeago izerdituta. Hantxe irudikatzen zaituztet, zuen eskritorioetan, taza bete kafe alboan duzuela idatzi eta idatzi. Ez, nik kaferik ez, kakalarria eragiten dit. Ba hori ez da oso literarioa... Ez, ez da. Eta zelan, nondik hasten zarete normalean? Egunkariak irakurtzen, iritzi artikuluak, Twitter... Eta irakurri ahala okurritzen zaizue zertaz idatzi? Bai, mugitzen zaituen zerbait topatzen duzunean, berehala pizten da bonbilla. Beti? Keba, sarri gertatzen da bila eta bila ibili arren, heldulekurik ez aurkitzea. Eta orduan zer egiten duzue? Zer ez! Adibidez? Ba adibidez, Googleren hitzak aleatorioki sartzen aritu baten batekin kukuak jo arte: «Kabul», «Zebra», «squirt»... Edo, desesperatzen hasita bazaude, biharamuneko efemerideak bilatu. Efemerideetan arakatu... Eta, halere, ezer etortzen ez zaizunean? Uff... Orduan tentazioak sartzen dira, norbere zutabe zaharren bat edo libururen bateko pasarteren bat berridaztekoa, adibidez. Kopiatzeko? Berridazteko esan dut. A, hori bai, bada literarioa. Niri inoiz otu izan zait Anduri SOS deia egin eta berak argitaratu bakoren bat eskatzea ere, pentsa! Eta horien guztien ondoren ere, zertaz aritu ez badakizu, zer egiten duzu? Disimulatu. Disimulatu? Eta biharamunean argia joatea desiratu idatzi duzuna inork irakur ez dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.