Aurrerapen txikiak

Oraingoz, sei puntu adostu dituzte Gazako eta Israelgo ordezkariek.

Israelek gerra krimenak egin ote dituen ikertuko du NBEk
Palestinako ordezkariak Kairoko negoziazioetan.
Palestinako ordezkariak Kairoko negoziazioetan. AMEL PAIN / EFE

Bidatz Villanueva Etxague -

2014ko abuztuak 13
Israelgo ordezkariak Egiptora itzuli ziren atzo, palestinarrekin su-eten iraunkor bat adoste aldera negoziazioekin jarraitzeko. Palestinarren ordezkaritzako iturriek Maan albiste agentziari jakinarazi diotenez, sei puntu adostu dituzte: Gazara materiala daramaten kamioien kopurua areagotzea; PAN Palestinako Aginte Nazionalak Gazara dirua bidali ahal izatea; arrantza egiteko eremua handitzea; Rafaheko bidea irekitzea; eta Osloko akordioa (1993) baino lehen atxilotutako preso batzuk askatzea. Albiste agentziak gaineratu du badaudela oraindik erabaki beharreko puntuak, hala nola Gazan aireportua eraikitzea. Gazan 2007tik duten blokeoa guztiz amaitzeko adostasunik ez dute lortu. James Rawley NBE Nazio Batuen Erakundeko giza laguntzaren koordinatzailearen ustetan, blokeoa ez amaitzeak «indarkeria gehiagori bide emanen dio».

NBEko Giza Eskubideen Batzordeak, berriz, bi kide izendatu ditu Gazaren aurkako erasoaldian gerra krimenik jazo ote zen ikertzeko. Akusazio horiek direla eta, Israelek Hamasi leporatu dio zibilak erabiltzea «giza ezkutu» gisa. Gainera, nabarmendu du ikertzeko erabakia «iruzur bat» dela. Ia 2.000 palestinar hil ditu Israelek.

Hondakinen artean

Israelek eta Gazak astelehenean adostutako 72 orduko su-etenak ustezko egoera normal batera itzularazi du Gaza. Maan agentziaren arabera, dendak ireki dituzte, eta herritarrak haien etxeetara hurbiltzera ausartu dira. Baina hondakinak besterik ez daude. NBEren arabera, 11.800 etxe hondatu ditu Israelek. Mahir al-Tabba Gazako Industria Ganberako kideak jakinarazi duenez, 350 industria eraikin suntsitu ditu. Lurraldea berreraikitzeko 4,5 mila milioi euro baino gehiago beharko direla aurreikusten dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna