Poroxenko eta Putin Astanan bilduko dira, bake prozesua desblokeatzeko

Ukrainako, Errusiako, Alemaniako eta Frantziako agintariak Kazakhstango hiriburuan elkartuko dira urtarrilaren 15ean

Erredakzioa -

2014ko abenduak 30
Ukrainako presidente Petro Poroxenko Vladimir Putin Kremlingo buruarekin bilduko da urtarrilaren 15ean, Astanan. Bake negoziazioak desblokeatzeko helburua du bi mandatarien arteko bilerak. Halere, Poroxenkok azaldu duenez, Astanako bilkurak ez ditu Minskeko negoziazioak ordezkatuko. Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta François Hollande Frantziako presidenteak parte hartuko dute bileran, bitartekari gisa. Azken aldiz Milanen, Italian, bildu ziren aurrez aurre Poroxenko eta Putin.

Nahiz eta gatibuen trukea adostu, Kieven eta matxinoen arteko negoziazioak trabaturik daude. Abenduaren 26an zen egitekoa Minsken hirugarren elkarrizketa sorta, baina bertan behera utzi zuten.

Poroxenkok urte bukaerako hitzaldian eman du bileraren berri. Gobernuaren lehentasuna armada indartzea dela ere esan du, «kanpo mehatxua» nabarmena delako. Halere, Ukrainako presidentearen arabera, gatazkak ez du irtenbide militarrik. «Garrantzitsuena da su-eten hauskor hau bake egonkor eta iraunkor batean bilakatzea». Baina marra gorriak ezarri ditu presidenteak: «Ukrainaren lurralde osotasunari buruzko konpromisorik ez dago. Ukraina ez dago salgai».

Bestalde, Poroxenkok azaldu du ez duela, oraingoz behintzat, NATOn sartzeko erreferendum batera deituko. «Nire asmoa herrialdea erreformatzea da, Europako Batasunaren irizpideen arabera, eta hori egitean, hemendik bost edo sei urtera,Ukrainak erabakiko du NATOn sartzearen inguruan».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna