Harremanei heltzeko

Kolonbiako Gobernua eta FARC Habanan bilduko dira, Santosek bake prozesua eten zuenetik lehen aldiz.

Alzate jenerala Bogotara iritsi da

Erredakzioa -

2014ko abenduak 2
Ez dituzte elkarrizketak berehalakoan hasiko, baina lehen gerturatze bat egingo dute. Kolonbiako Gobernuko negoziatzaileen buru Humberto de la Callek jakinarazi duenez, ordezkaritzaren zati bat Habanara iritsiko da gaur, eta bi egunez bilduko da FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak-Herriaren Armadarekin. Baina ez diote helduko azaroaren 18an egitekoak ziren biktimen inguruko 31 zikloari. De la Calleren hitzetan, «azken egunetako gertakariei buruzko» ebaluazio bat egingo dute.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak bake elkarrizketak eten zituen iragan azaroaren 17an, gerrillak Dario Ruben Alzate jenerala eta haren laguntzaileak gatibu hartu ondoren. Gerrillak igandean askatu zituen, eta atzo iritsi ziren Bogotara. Santosek jeneralaren eta beste soldaduen itzulera jarri zuen elkarrizketei ekiteko baldintza gisa, nahiz eta alde biko su-etena ematea ukatu. Hain zuzen ere, meniaren aldeko adierazpenak egin dituzte FARCek iragan azaroaren 25ean askaturiko bi soldaduek. «Su pean ez dugu bakea lortuko», esan du Paulo Cesar Rivera soldaduak, gerrillak argitaraturiko elkarrizketa batea.

Aguilas Negras talde paramilitarrak Reporteros Sin Fronteras agentziari eta Telesur eta Canal Capital telebistei mehatxu egin die. «Prozesuaren bozgorailu dira, eta herrialdea narkoterrorismoari saltzeko xeda dute».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna