garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Zango artea

2015eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Adierazpen zikoitzik eta aldi berean maskulinorik esanguratsuenetakoa baldin bada gerra, zer izan liteke guda zelaian maskulinitatearen organoa galtzea, lehergailu batek zango artean eztanda egin duelako, genitalak txiki-txiki eginda airean ikustea eta gainera bizirik irautea… Gizon izan gabe ere, huts egiteko beldurrik gabe ziurta dezakedana: trauma latza, hilik nahiago izatea, lotsa, umiliazioa, mina isilpean eraman beharra. Elbarria, gorputz adarren batena denean behintzat, guda-ikur onartua eta neurri handi batean ohoretsua izanagatik ere. 2001 eta 2013 artean, AEBen banderapeko 1.367 soldadu gizonezkok galdu zituzten genitalak, Irak eta Afganistango gerretan. Haietariko bati zakila transplantatuko diote aurki, eta atzetik beste 60ri. Hilabete gutxitan berreskuratuko omen ditu gernu-funtzioa eta sentsibilitatea. Larrutarako ahalmenak denbora gehixeago hartuko omen dio.

Gerrak guztiz barneratua eta estrategietan sistematizatua du emakumea birrintzea, organo femeninoaren urratzea, antzutzea, bortxatzea. Ez du, ordea, bestearen okerraren pare jarriko, ez behar bezala aintzat hartuko, ezta kontabilizatuko ere. Amagoia Gurrutxagak Hendaiako hitzaldian aipatu zigun bezala, gauza alua baita gerra. Adierazpen maskulinorik maskulinoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.