garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Metodoa

2015eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Geroa kolokan duten espezieak babesteko, ezinbestekoa omen da tokian tokiko biztanleen oniritzia. Uste zabalduenaren arabera, natura zaintzeak dakarren onura ulertu behar du jendeak, helburu horren faboretan inplikatu, baldin eta kontserbazio proiektuek arrakasta izango badute. Arrunt bestelako ikuspegia zuen Dian Fosseyk, Afrikako mendialdeko gorilak inork ez bezala konprenitu zituen zoologoak.

Zirt edo zart egin gabe, nekez argituko omen zuen XXI. mendeak tximuontzat, eta zakar oldartu zitzaien Virungako (Ruanda) biztanleei, kasik nagusikeriaz abeltzain-nekazariei, eta gudara deitzen duenak bezala, berriz, ehiztariei. «Babes aktiboa» omen zen harena: lakirioak erre, parke naturalera bazkara eramaten zituzten abereak kolore biziz tindatu, bisitariak maskaraz beldurtu, ikerlari eta ofizio kideak ere nardatu omen zituzten haren ekintzek eta jarrerak, gorilen eskubideak gizakiaren asmoen gainetik salbuespenik gabe jarri beharrak.

Duela 30 urteko abenduaren hondarrean galdu zuen bizitza Dian Fosseyk, amorruak gaina hartutako hiltzaile baten eskuetan, matxete-zartadaka. Eta nola diren gauzak, haren metodo ez-ortodoxoek lortu ez zutena erdietsi zuen mendekatzaile anonimoak, ezustean: kopuruz gora egin duen zimino handi bakarra da gorila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.