garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Gabonak

2015eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Pentsatzen jarrita, hamaika arrazoi zerrenda genitzake egunok zergatik gogaitzen gaituzten azaltzeko. Hala nola, ostiarena jotzen aritzen zaigun auzokideari ere zoriona opa beharra, ezkaratzean topo eginda. Murphyren legeek ez baitute sekula bakerik ematen, enpresako bazkarietan baboenaren alboan egokitu eta haren lerdea jasan beharra. Edo xanpain botila astinduz ondokoak busti nahi izaten dituen harroarena. Aita santuaren eta artzapezpikuen txisteei ematen zaien haizea. Loteria erosleen eldarniozko ametsak nonahi aditu beharra. Hedabideetan, idorreria. Aldizkarietan, menu ponposoak osatzeko errezetak eta kiloak ez hartzeko aholkuak. Telebistan barra-barra, Santa Klausen magia egiaztatu eta maitasun inozoa goraipatzeko film amerikarrak. Eta iragarkiak. Gezurtiak, barregarriak, iraingarriak, lotsagarriak. Intimissimi, «Hauxe da nire historia, nire bularretakoa bezain bakana» —zer kristo da hori?!—. Eta perfumeak, Viagraren pareko bonba sexualak bailiran. Etxean, sabel-zorriak aspertu arte hasten ez diren otorduetan, derrigorrez ganbatzarrak jan beharra. Eta okerrena, Urte Zahar gaueko simaur euforikoa…

Familiaren elkarretaratzea sinbolizatzen duen festari ezetz esatea ateoenari ere subertsiboegia zaiolako. Egin beza bakoitzak ahal duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.