garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Grisa

2015eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Badakit zergatik dituzten zaharrek horrenbeste zimur», bota zidan behinola neskato batek, karanbola arraro bat tarteko, irakasle lanetan aritu behar izan nintzaion batean: «Zaharraren gorputzak larruazal gehiegi fabrikatzen duelako». Neskatoaren logika ulertzeko ahaleginak «aaa» luze tuntun bat aterarazi zidanean heldu zen segida: «Baina zergatik zuritzen zaie ilea?».

Ez dizuet hari emandako erantzuna errepikatuko, honezkero buruargienek asmatuko zutenez, inoizko ergelkeriarik antologikoena esan bainion gaixoari, ezjakintasuna aitortu beharrean. Baina galdera —edo erantzun ezagatiko kontzientzia txarra— burrunbaka aritu izan zait geroztik.

Bart, ohean errenditzeko premia handirik ez eta Googleri erreguka ari nintzaiola, Suitzako eskola politekniko batek interneten galdera bera luzatu zuela jakin dut, eta hiru bide ere seinalatu zituela, aukeran. Gutxi batzuek bizitza osoan metatutako laktosari egotzi zioten errua. Erantzun okerra. Gehiengo zabalaren ustez —%90—, bulboari melanina agortzen zaionean urdintzen da ilea. Ez ba. Eta %8k, hauek bai asmatu, kolorearen galera buru-azalean pilatzen den peroxidoak eragiten duela argudiatu zuten, eta funtsean, ilearen osasunari egiten diola mesede.

Haurren logika harrigarria bota nuen faltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.