garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Loreak

2016ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Nazioarteko Espazio Estazioan sortu den lehen loreari begira nago, Scott Kelly astronautak handik goitik igorri duen argazkiari lupa jarrita, txunditu xamar. Petalo hori biziak ditu, luzexkak eta ederrak, eta ertz banatako tolesei esker, txalupatxoak imajinatuko genituzke, aske etzanda baleude. Bista urrundurik, berriz, lorategi publikoetan eta errepideetako biribilguneetan erein ohi dituzten margarita koloretsu horietarikoa ematen du, apaingarritarako objektua alegia, eta zer helburu izan lezakeen pentsatzen hasi naiz konturatzerako, zer irudikatzen duen eta zer sentsazio sortzen, huts infinituan loratu den landare horrek.

Gau eta egun haren alboan imajinatzen ditut astronautak, jaioberriari xeraz eta tentuz begira, beharbada gogobero eta animotsu, eta beharbada doministikuka, askatu duen polenak sudurra zimurrarazten dielako. Mirari inozentea dela senti genezake, baina kolonizatzailearen usaina dario: espaziotik etorritako urari esker sortu omen zen bizitza Lurrean, eta galaxia urrunetara hedatzeko lehen urratsak ematen ari da orain, biharko gizakiak odisean beharko dituen jakiak produzitzeko saioan.

Espazioko Myflower ontziaren ikurra dalore hauxe. Eta beste mundu urrun eta artean imajinaezin bati eroriko zaion madarikazioarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.