Miren Amuriza.
BIRA

Eskuzabaloi

2017ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Bai, aurten ere eskuetatik alde egin dizue. Diruak. Bai, badakit gaia ateratzeak deseroso sentiarazten zaituztetena. Badakit horretaz berbarik egiten ez duzuena, baina pentsatu... Zeren, zenbat diru gastatu duzue Sormenaren Lurraldean? Gastatu ez, barkatu, inbertitu: zenbat diru inbertitu duzue liburutan, diskotan, txapatan, rifatan, pegatinatan? Eta egutegidun hari «ez, eskerrik asko» erantzuten lotsatu hala ere. Egia esan, hobe zuen urteko inbertsio fondoaz horrenbeste pentsatuko ez bazenute; zuen harpidetza (egunkari, astekari, hilabetekari), bazkidetza (halako talde, bestelako proiektu) eta kuotez (...). Bueltan ezer jasoko ez duzuela jakinik ordaintzen duzue batzuetan; horiek dira horiek maitasun aitortzak eta ez igande arratsaldeetako pelikuletakoak! Aldiz, beste batzuetan, egundoko itomena sartzen zaizue mahai gainean bi, lau, zortzi ale pilatu zaizkizuela eta plastikotik ateratzeko (are gutxiago irakurtzeko) astirik hartu ez duzuela jabetzean; karteran kiroldegiko txartela ia erabili ere egin gabe topatzen duzuen bakoitzean sartzen zaizuen lako itomena, bai. Inbertsio horiek guztiak pilatuta, oporralditxo bat egiteko beste diru edukiko zenuketela pentsatzen duzue horrelakoetan, ezta? Ai, eskuzabalok... Eskerrak udalek, aldundiek, irrati publikoetako top zerrendek, literatura sari nazionalek edo galeria suitzarrek famatzen ez dituzten proiektuetan sinesten duzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.