Miren Amuriza.
BIRA

Lazkao Txiki

2018ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Gaur dira 25 urte Lazkao Txiki hil zela. Marrazki bizidunetan ezagutu genituen guk haren ibilerak; mutikotan itsasoa estreinakoz ikusi zuenetik, anestesistari iratzargailua nork ipiniko ote zion galdetu zionera bitartekoak. Berehala identifikatzen dugu, baina, haren ahotsa: bere tonu agudo eta bolumen apal, kolore ironiko eta doinu sentibera. Umetan ikasiak ditugu sehaskari, sortetxeari, ispiluari kantatutakoak; gerora topatuak beste hainbeste:

1965eko Txapelketa Nagusiko finalean, hiru bertsotan txiste bat kontatzeko eskatu zion Alfontso Irigoienek. Feriara zihoan baserritar baten deskribapena egin zuen lehenengoan, bigarrenean ezustekoa: «Polizia sekreta zan-da, eta trenean zijuan / bizkar gainean baserritarra ukitu zuen orduan. / Ta hark eskua han sartu zuen txamarrako poltsekuan / hiru errial eman zizkion eskaliazalakuan». Eta hirugarrenean buelta: «Ta poliziak ipini zion zerbait haserrezko seta / bere begira jarri zitzaion zitaltasunez beteta. / Gero zer gauza gerta zitzaion txapatxua azaldu eta / muin eman zion baserritarrak santua zala usteta». Ni neuk duda (txikiaren beste bertso askorekin lez) tristeagoak ez ote diren barregarriak baino. Horrexegatik maite ditut, ordea.

Aurrez aurre suertatu eta estimagarri gertatzen den jendeak ezagutzea merezi izaten du; suertatu ez eta, halere, estimagarri gertatzen denak, irakurtzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.