BIRA

Lazkao Txiki

Miren Amuriza -

2018ko apirilak 3
Gaur dira 25 urte Lazkao Txiki hil zela. Marrazki bizidunetan ezagutu genituen guk haren ibilerak; mutikotan itsasoa estreinakoz ikusi zuenetik, anestesistari iratzargailua nork ipiniko ote zion galdetu zionera bitartekoak. Berehala identifikatzen dugu, baina, haren ahotsa: bere tonu agudo eta bolumen apal, kolore ironiko eta doinu sentibera. Umetan ikasiak ditugu sehaskari, sortetxeari, ispiluari kantatutakoak; gerora topatuak beste hainbeste:

1965eko Txapelketa Nagusiko finalean, hiru bertsotan txiste bat kontatzeko eskatu zion Alfontso Irigoienek. Feriara zihoan baserritar baten deskribapena egin zuen lehenengoan, bigarrenean ezustekoa: «Polizia sekreta zan-da, eta trenean zijuan / bizkar gainean baserritarra ukitu zuen orduan. / Ta hark eskua han sartu zuen txamarrako poltsekuan / hiru errial eman zizkion eskalia zalakuan». Eta hirugarrenean buelta: «Ta poliziak ipini zion zerbait haserrezko seta / bere begira jarri zitzaion zitaltasunez beteta. / Gero zer gauza gerta zitzaion txapatxua azaldu eta / muin eman zion baserritarrak santua zala usteta». Ni neuk duda (txikiaren beste bertso askorekin lez) tristeagoak ez ote diren barregarriak baino. Horrexegatik maite ditut, ordea.

Aurrez aurre suertatu eta estimagarri gertatzen den jendeak ezagutzea merezi izaten du; suertatu ez eta, halere, estimagarri gertatzen denak, irakurtzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna