Miren Amuriza.
BIRA

Ihesaldia

2018ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gizonezko islandiar baten bila ari da Suediako polizia. Bitcoinak minatzeko 600 ordenagailu lapurtzeagatik atxilotu zuten otsailean beste 10 lagunekin batera eta Islandiako segurtasun baxuko espetxe batean egon da harrezkero (sartu-irten libredun gela batean, telefono eta Internet konexioarekin, hesitu bako eraikin batean...). Ordea, asteon, ihes egin du: hedabideetan zabaldu denez, gauerdian leihotik salto egin eta taxian joan zen espetxetik 100 kilometro ingurura dagoen aireportu batera ondoren, bertatik, Stockholmerako hegaldi bat hartzeko.

Gurean, gutxi-gehiago, denok daukagu kartzelaren irudi bat eta pentsaezina litzaiguke preso batek horrelako ihesaldi bat burutzea, hain gutxi, espetxealdia baldintza horietan betetzea, indarkeriaz sistematikoki baliatzen den estatu baten pean bizi baikara (Espainia da Europako mendebaldean preso tasarik handiena duen eta zigorrik luzeenetakoak betearazten dituen herrialdea). Gizartearen parte handi batek ere halaxe ulertzen du oraindik kartzela: zigor, mendeku tresna moduan; aspaldion espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren alde agertu den jendetza, eta esan ez arren hala dagoena (nire inguruan bat eta bi baino gehiago) adibide. Aldiz, Eskandinavian, errehabilitazio gunetzat dauzkate kartzelak, presoei dagozkien tratamendu eta formazioak eskaintzeko esparrutzat. Badugu, bai, zer birpentsatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.