420 enpresak euren makinak berrituko dituzte Renove plana aprobetxatuz

489 makina erosi dira 108 milioi euroko inbertsioarekin.Osalanek makinak ikuskatuko ditu, Renoveko baldintzak bete direla ziurtatzeko

Makina-erremintaren biurtekoa, atzo, BECen. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
xabier martin
2014ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako industria makineriaren Renove programan sartu dira 420 enpresa, eta haiek 489 makina berrituko dituzte programaren barruko baldintzetan. Ezarritako helburuak gainditu egin direla dio Lakuak, eskaera horiek 107,7 milioi euroko inbertsioa eragingo dutelako; 63 milioikoa espero zuten. Beraz, %70 handiagoa izan da enpresen erantzuna. «Kopuru horrek erakusten du euskal industriak apustu sendoa egin duela produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzearen alde».

489 makinen erdiak ia (213) makina-erremintaren sektorerako dira, eta 52,6 milioi euroko inbertsioa eragingo dute. Gainerako eskaerak sektore hauetan egin dira: galdaketan (87), kautxuaren eta plastikoen industrian (19), elikagaien industrian (17), nekazaritzan (16), siderurgian (13), paperaren industrian (13) eta zuraren industrian (9).

Makina berriak 30.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko diru laguntza emango da, gehienez ere 70.000 euro. Enpresa bakoitzak ehun mila euroko muga ere badu.

Gehiengoa, Gipuzkoan

Lurraldeka, Gipuzkoako 203 enpresak parte hartu dute programan, —makina-erremintaren sektorean sendotasun handiena duen lurraldea—, eta 240 eskaera aurkeztu dituzte. Bizkaian 119 enpresak 136 eskaera aurkeztu dituzte; eta Araban, berriz, 98 enpresak makina berriak erosteko 113 eskaera egin dituzte

Osalanek lan esparruko segurtasun —eta osasun— agiriak eta dagokion dokumentazio teknikoa aztertuko ditu orain, eta, horrez gain, makinak ikuskatuko ditu. Gero, txosten bat igorriko dio SPRIri, eta bertan, ikuskapena egiaztatzeaz gain, haren segurtasun baldintzak betetzen diren ala ez jakinaraziko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.