garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Monogamia

2015eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ikerlariak gogor aritu dira lanean, Sula Nebouxii delako hegaztia uste bezain monogamoa ote den frogatu nahian. Azterketak ezetz dio, zanga hanka urdinon arteko «harreman luzeek espero gabeko efektua izaten dutela: [emearen] adulterioa». Lehen errunaldiko bizpahiru arrautzetatik bakarren bat, bikotekidea ez den besteren batek ernaldua izaten delako %9,4 kasutan. Eta bigarren errunaldian, berriz, %21,6ra iristen direla «arra tronpatua izateko aukerak».

Baina, zergatik batetik besterako aldea? «Konfiantzagatik», antza. «Emeak hobeto ezagutzen duelako bikotekidea, eta errazago egin diezaiokeelako isilka amarrua, beste arren baten mesedea lortzeko». Izan ere, ordurako aski ezagunak baitzaizkio haren akatsak, izan kalitate txarreko geneak, edo aita-lanetarako pulamenturik eza… Nolanahi dela ere, emeok askoz fidelagoak omen dira laugarren errunalditik aurrera, «zenbat eta denbora luzeago, orduan eta aukera handiagoak baititu arrak engainua deskubritzeko, eta horren aurrean, arrautza guztiak txikitzeko eta emea uzteko»…

Eta honenbestez, deskubrimendua ez da hegaztion ohitura sexualak argitu izana; ikerlari objektibo, enpiriko eta zientifikoon oinarri filosofikoa pulpitutik aritzen ziren apaizena baino atzerakoiagoa dela egiaztatzea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.