Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Iritzia Salatzen dut

Publizitatea

Iritzia

BIRA

Salatzen dut

 

2017-01-11 / Miren Amuriza

Behin batean, bizileku duen ainubeaz idatzi zuen Mikel Antzak: «egunero hiltzen da norbait kartzelan / norbera egunero hiltzen da kartzelan». Behin batean, epailearengana joan zela kontatu zuen irratian Angelita Burgoak, Ibon Iparragirreren amak: «su hijo está como una chota» bota ei zion juezak; «está como una chota» bigarrenez. «Perdone, está enfermo» erantzun berak. Behin batean, funtzionarioez idatzi zuen Ekhine Eizagirrek: «gona motzak/ aldizkarietako gorputz biluziak / debekatu nahi dizkigute / arropa gardenak / ostegun gauetako pornoa / debekatu nahi dizkigute / liburu erotikoak / sexua eta plazera / debekatu nahi dizkigute». Behin batean, preso baten bikote izateak dakartzan zailtasunez mintzatu zen Oihana Etxebarrieta. Behin batean, galderak errimatu zituen Joseba Sarrionandiak: «Deserriratuak datoz; beldurrez joan eta beldurrez datoz. Zer dakarte bihotz hautsiez aparte? Bihotz-hautsiak badatoz; bila joan zirenaren bila datoz. Zer dakarte eroan zutenaz aparte?». Behin batean, umezaroaz akordatu zen Garazi Alegria (Xabierren alaba), eta zelan ezin izan zuen eskola kirolera apuntatu partiduetara hilero huts egingo zuelako. Behin batean, ehunka lagun identifikatu ziren sei horien berbekin; behin batean, behin birritan, behin hirutan... Behin batean hasi zen istorio hau 2017ko urtarrilean amaitu barik dagoela salatzen dut.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak