Miren Amuriza.
BIRA

Alertan

2018ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
San Mamesen jokoan zer zegoen ere ez nekien, baina ostegun goizean, zortzietako albistegia entzun orduko, alertan neu ere: estadioaren inguruko ikastetxe batek eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera utzi zituelakoa, tabernariei kristalezko ontzirik ez ateratzeko gomendatu zietelakoa, jarraitzaileak halakoak eta bestelakoak zirelakoa... Eta horien guztien ondoren, «herritarren artean lasaitasun mezua» zabaltzeko deia, noski. Eguerdian ogitan jaitsi nintzenerako, Bilbo erdialdean eskola guztiak zarratzeko eta kalera ez irteteko agindua emana zutela esaten ari ziren jubilatu bi eta iluntzeko irudiak ikusita, bistan da ez zirela haiek izan lasaitasun mezuarena ulertu ez zuten bakarrak.

Matriosken antzean, geruzaka, irudikatu nituen alde bateko zein besteko zale asaldatuak: gizonezko bat kalean botilak jaurtitzen; metroan, hanka-zabalik, borroka baten grabazioa WhatsApp taldean komentatzen; gimnasioan muskulatzen; etxean gerra kroniketatik zientzia fikziozko serieetara zapping egiten, bideo-joko odoltsuekin olgetan, ahotsa altxatzen... Bere nagusitasuna berresteko biolentziara jotzea legitimatzen dion inguru bat habitatzen, alegia. Eta horri nekez eman dakioke buelta bezperan, astebete edo hilabete lehenago lanean hasita ere. Orokortzea ez da bidezkoa, baina ez nukeen istiluetan parte hartu zutenen pisukidea izan gurako ostegun gauerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.