garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Diktadura

2015eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Presidentzia aldaketarako kalapitek efemeride gogoangarria itzali dute Argentinan: duela 30 urte, 1985eko abenduaren 9an hain zuzen, hango diktadurako buruzagi militar gorenak kondenatu zituztenekoa, estatu terrorismoa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jorge Videlari eta Eduardo Masserari ezarri zitzaien zigorrik gogorrena: bizi osoko giltzapea eta erabateko inhabilitazioa.

Nurenberg argentinarra deituriko hura zedarri izan zen han eta munduan. Batik bat, desagertzeak, torturak, hilketak edota errepresio sistematikoaren izua agerian utzi zituelako, baina gainera, tribunal zibil batek eraman zuelako, historian estreinakoz, militarren gaineko epaiketa.

Ahantzi xamar dirudi hark. Justiziak baina, bukatu gabe omen ditu oraindik lanak. Macrik diktadurari loturiko konpainia eta enpresarien epaiketak mugatu nahiko dituen susmoa zabaldu da egunotan (Kirchnertarrek ere beste horrenbeste egin zuten, bidenabar esanda). Ford edo Bank of Amerikako goi-karguak prozesatzeak, kasura, inbertsioak uxatuko lituzkeelako, eta bertako enpresariek ere laguntza erraza ukatuko lioketelako. Ekonomia kapitalistak zenbat eta arazo handiagoak eman, orduan eta meheagoa bihurtzen baita memoria, eta hutsala, sokakoak ez direnen giza eskubideen balioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.