garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Gaixotasuna

2016ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Zahar ala gazte, txiro nahiz aberats, bertako edo urruneko. Geure burua definitzeko lotu zaigun ezaugarri nagusia edozein dela ere, hemen denok dakigu osasunari zor zaion arreta balioesten; eta zer den, oinazearen aurrean berehalako laguntza jasotzea; zer den, beharrean izan eta sen oneko medikua aurkitzea, edo haren eskuetan jarri ahal izateagatik zorte oneko sentitzea, horretarako inolako bahe injustutik pasatu behar izan ez dugulako.

Hain zuzen ere, horixe bera baita inoiz auzitan jartzen ez den gizalegezko araua: ezaugarriaren araberako bereizketarik ez egitea larrialdiaren aurrean. Guztion begietara eta unibertsalki, berdin artatzea bat edo beste, laguntzarik ez ukatzea zaharrari zahar izateagatik, edo itsusiari eder ez izateagatik, edo zuriari beltz ez izateagatik. Hasteko eta behin, pertsona delako. Ezaugarri, kolore, forma, egoera, adjektibo eta nolakotasun guztien gainetik, horixe delako. Funtsezkoenak gailendu behar duelako egoerotan.

Eta horixe bera da justuki, Lorentxa Guimoni —eta beste askori— aplikatzen ez zaion premisa, gaitza artatzeko eskubidea ukatzen zaionean. Ez da pertsona. Presoa da. Itsusi, zuri, txiro, zahar edo futbolzale izan zitekeen bezala.

Zer espero liteke oinarrizkoena ere ulertu ez duen estatuaren borondatetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.