garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Diaspora

2016ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Pasioa, barne-indar demas hori, sortzailea da, eta obsesioa zer esanik ez, etsitzea galarazten duten neurrian. Hain zuzen ere, halaxe deskribatzen dute Joseba Etxarri, ezagutzen dutenek; pasioak eta obsesioak markatutako bidea ezinbestean urratu behar duenaren erretratua egiten dute. Gizon horrek euskal diaspora konektatzea izan du grina urte luzetan, gutartasunaren izenean munduan barrena egiten den guztia hona ekartzea, eta hemendik hauspoa ematea. Urrutikoak bertako zati izaten jarrai dezan. Lotura, sentimenduetatik harago, denentzat probetxugarri gerta dadin, nazioartekotzea eguneroko ogi bilakatu zaigun honetan.

Etxarriren misioak webgune itxura du orain. Ofizialtasunera makurtzen ez den toki mardul bat da, egite hutsarekin konformatzen ez dena, kunplitu behar izatetik askoz harago joateko konpromisoa hartu eta betetzen duena, atal dinamikoek erakusten dutenez: etengabe berritzen den agenda, albiste eguneratuak, genealogia errazteko bidea, euskara ikasteko laguntza, helbide interesgarriak, datu jakingarriak, blogak...

AEB, Txina, Filipinak, Argentina, Grezia, Belgika, Mexiko, El Salvador, Kuba, Alemania… mundu oso bat dago hor kontzentratuta, aktiboa eta bizi-bizia, jatorriaren ardatzean biran. Merezi du arreta.

Euskalkultura.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.