garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Akordioa

2016ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Neronek lagunei sarritan egiten diedan bezala, hitzordua kafe garaian egitea hobetsi zuen Rohanik, Hollanderi bazkaritarako ardoaren aldeko aldarrikapen ozena aditu ostean. Ez dakigu beste baldintzarik aipatu ote zen; jakiez, konpainiaz edo dekorazioaz ere izan ote zen apetarik, eta hala balitz, horietarik zein jo ote zen marra gorritzat, baina kafe garaiko argazkian emakumeak lupa jarrita ere nekez aurki litezkeela ikusirik, eta Italian arte klasikoak eragin duen zirkuaz jabetuta, edozer sinets nezake.

Baina hel diezaiogun muinari, negozio ekonomiko hutsa baitzen kafe usainean eginiko bileraren funtsa, alkoholaz eta biluztasunaz despistatu bagaituzte ere. Parisko iturrien arabera, hamabost mila milioi euroko potentziala izan lezake bi presidenteon arteko akordioak: PSA Peugeot Citroën konpainiak urtean 200.000 auto fabrikatuko lituzke; Bouyges-ek Teherango nazioarteko aireportua eraikiko luke; Suez-ek, uren eta hondakinen tratamendurako enpresak, hango kudeaketari helduko lioke; Sanofi talde farmazeutikoak Irango Osasun ministerioarekin egingo lituzke tratuak, SNCF-k hango trenbide konpainiarekin…

Hamabost urtez enbargoa pairatu eta horiek denak ordaintzeko beste baldin badute, ez dira makalak. Zer den petrolio merkearen jabe izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.