garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Aurrekontuak

2016ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Kudeaketaz zipitzik ez dakigunok ez genuke beharbada ahoa zabaldu ere egin beharko urteko balantzeak agerian jartzen direnean, edo administrazio publikoetako diru-kontuak xehatzen dizkigutenean. Beharbada hobeto geundeke isilik, zifrak erremediorik gabe korapilatzen zaizkigunez. Baina demagun paradoxa harrigarri bat nahi genukeela adierazi, trakeski ulertzen dugun arlo horretatik abiatuta.

Petrolioaren prezioak behera egin duela eta, uste baino sos gutxiago bildu omen dute zerga bidez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ogasunek, eta bereziki hirugarrenari, oso urrun gelditu omen zaizkio 2015. urterako aurreikusitako kopuruak, hain zuzen ere, energia fosilen alorrean dihardutelako lurralde horretako enpresa nagusi askok, esate baterako Petronorrek.

Alegia, eta ezjakinok ulertzeko moduan: zenbat eta garestiago saldu petrolioa, orduan eta oparoagoa da ogasunaren zorroa? Edo, alderantziz, zenbat eta gutxiago kontsumitu, orduan eta mugatuagoa da zerbitzu sozialetara bidera litekeen dirua? Areago, erregai fosilak barra-barra erosi behar dira, eta aire eta bazterrak gogotik zikindu, poluzioa bezalako ondorioei taxuz aurre egiteko? Bukatzeko, neroni bakarrik katramilatu naiz ala aurrekontuetan petrolioari halako zama ematen diotenak ere nahastu dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.