Miren Amuriza.
BIRA

Ohean konplitzea

2018ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Sexuaz hizketan dihardute bat, bi, hiru neskak, barrezka, zerbeza bana eskuan-da. Hainbat fase pasatu dituzte: eufemismoen garaia 13-14 urterekin (...egia da Markelek eta zuk hori egin duzuela?), gezurrena 15etik 18-19rakoa (orgasmorik bako larrutaldi bat haluzinantea, brutala, pasada bat izan zela esatea), erdizkako zintzotasunarena 20tik 25era (haluzinanteak, brutalak, pasada bat izan ziren larrutaldiei buruz bakarrik aritzea) eta azkenik, zintzotasun absolutuarena, 25etik goitikoa.

Barre atakeak eman zionekoa kontatu du lehenengoak: neska batekin liatzen ari zela grazia egin ei zion haren hasperen egiteko moduak eta algaraka hasi ei zen; moskeatuta alde egin zion goxalagunak. «Niri...» jarraitu du bigarrenak, «ordu erdiko txapa sartu zidan tipo batek, Judith Butler irakurtzen ziharduela esanez. Total, sartu zidala atzamarra aluan eta hilekoarekin nengoela jabetu zenean, sekulako nazka aurpegia jarri zuela! Trankil, txo, ez da kutsakorra! esan nion». Hirugarrenaren txanda: «ba nik konplitzearren jotzen dut aspaldion, eta ez nuen pentsatuko honetara iritsiko nintzenik, baina buruko minarekin nengoela esan nion bart nire mutilari bakean utz nintzan». Eta isiltasuna egin da. Konplitzeko gurasoak, aita-amaginarrebak edo nagusiak baitaude, ez maitaleak. «Ez, problema ez zara zu...» diotse lagun lotsatuari, «...baina soluzioa bai».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.