Miren Amuriza.
BIRA

Ezkontzetan

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Herrialde arabiarretan ohitura errotua ei da ezkontzetan (alegrantziaren adierazgarri) airera tiro egitea eta, arrakasta segurutzat emanik, Libanoko ekintzaile batzuek tiratzaile profesionalak kontratatzeko zerbitzu bat jarri zuen martxan. Beren webgunearen bidez, ospakizunaren neurriko taldeak (txikiak edo handiagoak, andrazko zein gizonezkoz osatuak, halako edo bestelako uniformedunak) zein armak (kalaxnikov klasikotik hasita, pistolarik modernoenetaraino) hautatzen dituzte ezkongaiek eta ordainketa egiteko baiezkoari klikatzen diotenean, bideo bat pantailaratzen zaie: gisako jaialdietan, tiroren batek jota, senideak galdu dituztenen testigantzak hain justu.

Ekimenaren sustatzaileak gustura ei daude kontzientziazio kanpainak sarean izan duen oihartzunarekin. Handixe iritsi zitzaidan neuri ere, eta, kuriositatez, bertoko ezkontza ospakizunetarako zertzuk eskaintzen dituzten begiratzea otu: gonbidatuek argazkiak ateratzeko mozorro (betaurrekoak, biboteak, txapelak...) eta photocall-ak, berorientzako oparitxoak (xaboiak edo ispilutxoak neskentzat, puruak edo idazlumak mutilentzat), Minions-en figuratxoak tartarako, nobiak jaurtitzen dituenean airean denbora gehitxoago irauten ei duten lore sortak... Klikatu nuen, batean eta bestean, tranpa non deskubrituko, baina keba. Jendeak benetan pagatzen ditu, antza, horrelakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.