Miren Amuriza.
BIRA

Konplize ona

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hona hamar aholku ekintza politiko- klandestino bat burutzeko konplize on baten bila dabilenarentzat (dagokion esparruan adierazpen askatasunik ez daukanarentzat, zehazki); hala nola lantegian itxialdia hasiko duen behargin taldearentzat, etxetik alde egitear dagoen emaztearentzat edo ikur sinboliko bat agerrarazi gura duen aktibistarentzat (mural bat harresian barrena, ikurrina fatxadan behera...).

Ekintza burutu aurretik, bermatu 1. konplizea konfiantzazkoa dela eta ez zaituela salatuko, 2. kide inkondizionala duzula eta gertatzen dena gertatuta ez zaituela abandonatuko eta 3. konbentzimendu osoz egingo duela egin beharrekoa. Ekintza burutzen duzuenerako, konprobatu 4. aliatu zorrotza (detailerik txikienak ere zaintzekoa), 5. burutsua (inprobisazio gaitasunduna) eta 6. diskretua (jakin beharrekoetatik haragokorik galdetuko ez duena) izango ote den. Bermatu, halaber, ekintzaren ondoren 7. kontsekuentea izango dela eta dagokiona asumituko duela, 8. umil jokatuko duela (aitortza eske tematu barik) eta 9. eginikoez mintzatzekotan ere, ezizen bat erabiliko duela. Azkenik, ziurtatu 10. baikorra izango dela ekintzaren aurretik, bitartean zein ostean. (Urriaren 1erako Kataluniara iritsarazi zituen boto kutxetako batean, urte zahar gauean cava botilak freskatzen ipini zituen anonimoak gogorarazia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.