Miren Amuriza.
BIRA

B aldea

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Komunikabideek sexu indarkeria kasuen edo eraso sexisten berri ematen dutenean, bestelako delituez informatzen dutenean baino hiru bider gehiago jotzen dute ustezkotasunera, hala, salaketa faltsuen inguruko zurrumurruei hauspoa emanez (datu ofizialen arabera, gezurrezkoak salaketen %0,01 besterik ez direnean). Erasotuen sinesgarritasuna kuestionatzen dute erasotzaileen errugabetasun-presuntzioaren izenean, emakumezkoek beren burua justifikatu behar izateraino kuestionatu ere: ai, Txanogorritxo, Txanogorritxo... Ordu horietan, bide-zidor horietan, bakarrik eta ezezagunei konbertsazioa ematen ibiltzea ere! Egia al da, zera, gona gorri bat zeneramala jantzita?

Salatzaileei sinesgarritasuna aitortuko diete baldin jarrera pasiboarekin agertzen badira, autodefentsarako tresnarik ez zeukatela, daukatela, azpimarratzen badute eta erasotuaren estigma asimilatu eta betikotzeko prest badaude; B aldean, biktimaren diskurtsoan, geratzen badira, alegia. Garai batean, kalitate kaskarragoko grabazioak edota pieza instrumentalak publikatzen zituzten biniloen B aldeetan, diskoetxeek promozionatu gura izaten zituzten A aldeetako singelen osagarri soil moduan. Halatsu gertatzen da gaur egun iritzi publikoan: A aldeko diskurtsoa, autoritatearena, gailentzen dela hegemonia maskulino, zuri, aberatsaren oihartzunaren, sinesgarritasunaren mesedetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.