Europako Batasunak Balkanetako estatuen sarrera atzeratu du

Juncker Irango akordio nuklearra luzatzearen alde agertu da. Irlandan muga gogorrik ez egotearen beharra gogorarazi dio Varadkarrek Mayri
Borissov, Juncker eta Tusk, atzoko agerraldian, Sofian.
Borissov, Juncker eta Tusk, atzoko agerraldian, Sofian. BORISLAV TROSHEV / EFE

Iosu Alberdi -

2018ko maiatzak 18
EB Europako Batasunaren eta Balkanetako herrialdeen arteko goi bilera informala atzo amaitu zuten, Sofian. Xedea da batasunaren eta herrialde horien arteko elkarlana sustatzea. Halere, EBk adierazi du ez dela estatu gehiago sartuko batasunean 2025. urtera arte gutxienez. Horrez gain, Irango akordio nuklearra ere hizpide izan zuten, eta hura luzatzeko beharra azpimarratu.

Hamabost urte ziren EBko buruek ez zutela goi bilerarik egiten Balkanetako estatuetako gobernu eta estatuburuekin. Albania, Bosnia eta Herzegovina, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta Kosovorekin bildu ziren, baina horiek batasunean sartzeko aukera mahai gainean jarri gabe. Horrela, elkarlana sustatzeko hainbat egitasmo adostu zituzten, baita bi aldeen arteko datorren bilera ere. 2020. urtean izango da, Kroazian, hark EBko txandakako presidentetza hartzean.

Balkanekin izan beharreko harremanez gain, beste hainbat gai ere jorratu zituzten EBko buruek. Horien artean, Irango akordio nuklearra. Europako Batzordeko presidente Jean Claude Juncker akordioari eustearen alde agertu zen, «Iranek bere konpromisoak errespetatzen baditu». EBk batasuneko enpresak babesteko betebeharra duela ere azaldu zuen Junckerrek, eta ez duela AEBekin negoziatuko «Damoklesen ezpata buru gainean duela», hark ezar ditzakeen muga zergei erreferentzia eginez.

Presioa Mayri

Irlandako Errepublikako eta Erresuma Batuko lehen ministroak ere, Leo Varadkar eta Theresa May, Sofian bildu ziren, goi bilera aprobetxatuta. Brexit-a eta Irlandako muga izan zituzten hizpide. Varadkarrek argi utzi zuen Irlandako Errepublikaren eta EBren jarrera, brexit-aren ostean muga gogor bat ez egotea «marra gorri bat» dela negoziazioetarako.

Mayk ere Londresen nahia adierazi zuen: «Erresuma Batuak ez du aduana batasunean jarraituko Europako Batasunetik ateratakoan. Negoziatu egingo dugu etorkizuneko aduana akordioak lortzeko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna