garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Espezieak

2015eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Bazter guztiak inbaditzen ari zen gasteropodoari aurre egiteko formularik onena, barraskilo haragijale bat ekarri, hura naturan askatu eta soldadu gisa erabiltzea izan zitekeela otu zitzaien Tahitin, duela hainbat urte. Ez dakigu barraskilo haragijaleak esana ongi bete ote zuen —oso litekeena—, erabakiaren albo kalteak, ordea, antologikoak izan ziren: hango barraskilo endemikoari habitata ostu zion, harenak egin zuen konturatzerako.

Gertaera hark piztu omen zien Bryan eta Ann Clarke senar-emazteei, desagertzeko arriskuan dauden espezieen zelulak eta DNAk biltzeko asmoa. Frozen Ark deitu zioten proiektuari, Arka izoztua, Noeren ontzi biblikoari erreferentzia eginez, bistan dena. 48.000 lagin omen dauzkate dagoeneko Nottingham-en gordeta, kasik gutxitxo, klima aldaketaren ondorioz dagoeneko espezieen seigarren suntsipen masiboa gertatzen ari dela kontuan hartuta, eta martxa handiagoa eman nahiko liokete proiektuari, kideak, sosak nahiz baliabideak gehituz eta zuzendari nagusi bat aurkituz —Clarke jauna iaz hil zen—, beranduegi izan baino lehen.

Halaxe jokatzen baitu gizakiak maila guztietan, lagun hurkoarekin nahiz beste bizidun espezieekin, nola gerran hala naturan: lehenik hekatonbea eraginez eta gero salbatzaile moduan agertuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.